ENPRESA

LANDABE Ingenieros S.L aditua da Obra Zibileko egiturak kalkulatzen. LANDABE Ingenieros S.L-ek egituren eremuko alor guztiak lantzen dituzten teknikari adituez osatutako diziplina anitzeko talde gaitua dauka (Bide Ingeniariak, Industria Ingeniariak, Arkitektoak,...). Taldeko kide guztiek eskarmentu profesional handia daukate eta etengabeko prestakuntza jasotzen dute. Horri esker, eta bere bezeroen gogobetetasuna lortzeko xedez, LANDABEk kalitate handiko lanak bermatzen ditu egituren merkatuaren egungo behar guztiei banakako erantzun osoa emanez. Gauzak horrela, esan daiteke LANDABE Ingenieros S.L. etorkizunean garatuko diren ingeniaritza lan nagusien zuzendaritzan, kalkuluan eta proiektuen prestaketan parte hartzearen aldeko apustua egiten duen ingeniaritza dela.