OINEZKOENTZAKO IGAROBIDERAKO OINARRIZKO PROIEKTUA MONPASEKO MUTURREAN

Igarobidea Monpaseko muturreraino eramateko trazatuaren azterlana eta diseinua, olatuek eragina duten gunean. 12-15 metroz behin dauden eta elkarren artean habeen bitartez loturik dauden metalezko atariek osaturiko igarobidea da, guztia ere T bikoitzeko profilekin. Zurezko solairuak osatzen du amaituriko zoladura. Zimendatzeak berezi samarrak dira. Alde batetik, beharrezkoa da euskarri bakoitza egokitzea, eta bestetik, materialak eta ekipoak bertaraino eramatea zaila da. Arazoa konpontzeko, hormigoizko injekzio armatuak egin dira  jada buruturik dauden zatietan eutsitako plataforma txikietatik. Azpimarratzekoa da eraikuntza prozesuaren azterlana, heltzeko zailtasunak dituen gunean, eta baita materialak tratatzeko era ere, izan ere, guztia ingurunean oso eragin txikia izanik burutu baita.

  • BEZEROA: DIRECCIÓN GENERAL DE COSTAS - MINISTERIO DE MEDIO AMBIENTE
  • PROJEKTU EGILEA: FERNANDO RUIZ LACASA | JAVIER ERREA ARGAIZ
  • KOKAGUNEA: DONOSTIA SAN SEBASTIÁN, GIPUZKOA
  • URTEA: 2006
  • OBRA MOTA: OBRA ZIBILA
<< bueltatu