ESTRUKTURA ETA GEOTEKNIA LAGUNTZA TEKNIKOA ETS-REN FANDERÍA- OIARTZUN TRENBIDE ZATIAREN BIKOIZKETAN

Aholkularitza teknikoa eta estrukturako elementuen kalkulu berria, proiektuko bide-zubi guztien estribuak, pilen eta haien zimendatzearen kalkulu berria, pilote pilak. Pilote pantailetan, mikro-piloteetan eta hormigoi armatuzko hormetan oinarrituriko euspenen kalkulua.
Fanderiako geltokiaren eta bere nasaren kalkulua. Hormigoi armatuzko estruktura hori horma berezi okertuek eta lauza mazizoek osatzen dute, lauza bitartez zimendatua. Fanderiako geltokira sartzeko metalezko igarobidearen kalkulu berria.
Oiartzungo geltokiaren eta bere nasaren kalkulua. Hormigoi armatuzko estruktura hori hormek eta hormigoi armatuzko lauzek osatzen dute, lauza bitartez zimendatua.
Kalkulaturiko estruktura guztiek pilotaje bitarteko zimendatze sakonak dituzte.

  • BEZEROA: ETS EUSKAL TRENBIDE SAREA
  • PROJEKTU EGILEA: EPTISA
  • KOKAGUNEA: OIARTZUN, GIPUZKOA
  • URTEA: 2009
  • OBRA MOTA: OBRA ZIBILA
<< bueltatu